Gure Esku Dago ekimenak bultzatuta Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katea izango da ekainaren 8an erabaki eskubidea aldarrikatzeko. Urte ezin bereziagoan iritsiko da ekimena, 2014ean Katalunian eta Eskozian galdeketak egingo direlako. Ingurumari honetan beraz, Gure Esku Dago ekimeneko Anjel Oiarbiderekin hitz egin dugu gaur Kalegorrian. Dinamika “zabal” eta “anitza” dela esan digu berak eta haien asmoa  “demokrata guztien indar metaketa” egitea dela esan digu. Izan ere, Oiarbideren hitzetan “gure aldarrikapena ez da abertzalea, demokratikoa baizik”.