Harrizko txalaparta bereizgarri, Oreka Tx-ek disko berria kaleratu du, Silex izenekoa. Bere ibilbidean hirugarren lana da hau. 2001ean kaleratu zuten “Quercus Endorphina” eta 2006an Nomadak Tx. Oraingoan denboran atzera egin nahi izan dute, aurrehistoriara nolabait, eta sua egiteko eta ehizarako tresna zorrotzak egiteko erabili zuten Silex-a ekarri digute, harria harriaren kontra talka eginez. Kantu gehienetan harrizko txalaparta erabili dute Harkaitz Martinez de San Vicentek eta Mikel Ugarte txalapartariek. Horiez gain lan honetan parte hartu dute baita ere Mixel Ducau, Iñigo Eguia eta Juan Jose Otxandorena musikariek. Harkaitz Martinez de San Vicenterekin hitz egin dugu guk.