Euskal preso politikoen eskubideen defentsan euren tanta jarri dute hainbat sortzailek (idazle, bertsolari, margolari, musikari) Hala Bazan ekimen kulturalean. Liburu batean bildu dituzte hainbat idatzi, bertso, marrazki nahiz kantu. Ekimen honekin euren alea jarri nahi izan dute ipuin hau bere plazara edo amaierara iritsi dadin, presoen eskubideak errespetatzera. Ekimenean parte hartu duen Patxi Zubizarreta idazlearekin eta ekimenaren bultzatzaile Agustin Gorbearekin hitz egin dugu.