Asko izan ziren larunbatean Bilbon egon nahi izan zuten herritarrak baina arrazoi desberdinengatik ezin izan zutenak. Horien artean, atzerrian bizi diren euskal herritarrak. Lisboan bizi den Iruñe Astizekin, Berlinen bizi den Jonan Lekuerekin, Londresen bizi den Peio Astigarragarekin eta Parisen ikasten ari den Bidatz Villanuevarekin hitz egin dugu.