Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskola garrioko eta patioko langileek protesta dinamika berri bati ekin diote gaur lan hitzarmenaren alde. Gaur-biharretan egingo dute lanuztea, eta hilaren 20an, 21ean eta 22an ere bai. Akordiorik ez badute lortzen, sindikatuek ohartarazi dute urtarrilaren 27tik aurrera greba mugagabera joko dutela. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute protestarako deialdia. Aurrez ere egin zituzten lan hitzarmen berria eskatzeko protestak, urrian eta azaroan. Sektoreko enpresak “geldirik” daudela salatu dute beharginen ordezkariek.