Asteleheneroko gisara, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Gabirel Ezkudiak Ariel Sharonen heriotzaz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Gasteizko GEU euskara elkarteko Eñaut Iraetari egin diogu, eta aurten martxan jarri nahi dituzten hiru egitasmori buruz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxea arduratu da. Ondoren, garapenzalekeriari buruzko krinika Bea Aranaren ahotik jaso dugu. Amaitzeko, Koop57 elkarteko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta trantsizio ordenatuaz hitz egin dugu berarekin.