Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berresteko proposamena eraman du alderdi sozialistak Parlamentuko lege batzordera. Bi orduko eztabaidaren ostean proposamena Frantziako Parlamentuan aztertzea erabaki dute. Kezkatuta mintzatu zaigu Euskal Konfederazioko Sebastien Castet, Konstituzioan txertatu nahi duten artikulu berriaren formulazioak frantsesa mantentzen duelako Estatu frantziarreko hizkuntza bakar gisa. Euskal Konfederazioak Ipar Euskal Herrian euskararen alde lan egiten duten elkarteak biltzen ditu, hala nola, Ikastolen Elkartea, AEK nahiz Euskal irratiak.