1989 urtetik okupatua zegoen eta gune sozio kulturala bilakatua zegoen Rote Flora zinema berreskuratu du Hamburgoko hiriak. Abenduaren 21ean desalojatu zuen poliziak indarrez, hainbat atxilotu eta zauritu eraginez. Ondotik salbuespen egoera ezarri zuen poliziak hiriburuko hiru auzotan, debekuak eta kontrolak ezarriz. Baina herritarren aldetik protestek ez dute etenik izan eta Hamburgoko udalak zine okupatua berreskuratu du. Salbuespen egoera ere bertan behera utzi du poliziak. Bertako berri zuzena eman digu Hamburgon bizi den Isabel Marin kazetariak.