PNV, PSE eta PPk elkarrekin adostutako zerga erreforma onartu dute gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Aldundiaren esanetan gehien dutenei gehiago ordain araztea baztertu dute hiru indar politikoek eta ondorioa argia izango da: administrazio publikoak baliabide gutxiago izango ditu gizartean eragin ahal izateko. Isidro Esnaola Gipuzkoako Aldundiko Ogasun Departamentuko zerga heziketarako zuzendariarekin aztertu dugu gaia.