Lesakan eta Hernanin egin bezala, XXI. Sagardo Berriaren Eguna 2014 ospatzen ari dira gaur Astigarragan txotx denboraldi berriari hasiera emateko. Aurtengo protagonista Kalakan musika taldea da, bertako kideek edango dute lehen tragoa “gure sagardo berria” ohiukatuz. Kalakan taldeko Thierry Biscary-rekin hitz egin dugu ekitaldien atarian baita Lesakako Linddurenborda sagardotegiko jabe Juan Mari Lopezekin ere, bertan zabaldu zuten denboraldia joan den ostiralean Donato eta Patxi Larretxea herri kirolarien konpainian.