Izaskun Kerejeta ataundarra Saudi Arabian bizi da. Medikua da, ginekologoa, eta Al Qassim-eko erietxe batean egiten du lan bertako emakumeak artatzen. Emakume izateak aski baldintzatzen du bere egunerokoa erlijioak eta gizonezkoen indarrak pisu handia duten gizarte itxi baten baitan. Naiz.info-ko Ariane Kamio kazetariak bere lekukotza jaso du eta guk elkarrizketaren pasarte batzuk ekarri ditugu hona.