Duela pare bat aste, Nafarroako Parlamentuak euskarari eta euskal irakaskuntzari zuzenean eragiten dion Izquierda-Ezkerra koalizioaren mozio bat onartu zuen. Mozioak UPN, PP, Geroa Bai, PSN eta Izquierda Ezkerra-ren babesa jaso zuen, baina baita euskalgintzako eragileen kritika zorrotza ere. Guk, Sortzen-eko Aiora Epelderekin hitz egin dugu gaur. Bere ustez, aipaturiko mozioarekin euskara eta euskal irakaskuntza arrisku bizian jarri dute, aniztasunaren eta elkarbizitzaren izenean.