la fotoLarunbatean egingo da aurtengo Bertso Eguna Donostian “Azalera” lelopean, generoa gaitzat hartuta. Bertan parte hartuko duten 54 bertsolarietatik 46 emakumezkoak izango dira. Bertsozale Elkarteko Genero taldeak prestatu du aurtengoa eta horretarako, parte hartzearen metodologiari heldu diote. 37 emakumezkoren ekarpenak jaso dituzte. Prestaketetan buru belarri dabilen Ixiar Eizagirre Genero taldeko kidearekin hitz egin dugu.