Eskola garraioa eta laguntzaileen eta jolastokiko zaintzaileen hitzarmenaren baitan jarduten duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zentro publikoetako begiraleek greba mugagabea hasi dute gaur. Hiru aldarrikpane nagusi dituzte langileek: Hitzarmenaren indarraldia 2009/10 ikasturtetik 2014/15 ikasturtera pasatzea, lan erreforma gotortzea beste hitzarmen bat sinatu bitartean ultraaktibitatea mantenduz eta soldatei dagokionez, eskola-jantokietako langileekin paregatzea. Lan gatazka honen inguruan hitz egin dugu, LAB sindikatuko Itziar Ibargarairekin.