Saharar herriaren askapen prozesurako gatazkaren ondorioetako bat diren errefuxatu kanpalekuei begira jarri gara gaur. Bertako egunerokoa arintze aldera martxan da Elkartasunezko Euskal Karabana eta herriz herri ahalik eta produktu gehien biltzen ari dira: elikagaiak, garbiketa produktuak eta eskola materiala, batik bat. Ekimenaren berri eman digute Gregorio Eizagirre Tolosaldea Sahararekin eta Julio San Roman Getxo Pro Sahara AFFAL taldeetako kideek.