Bi urte zituela diagnostikatu zioten Enarari autismoa. Gaur egun sei urte ditu eta Gautenako (Gipuzkoako Autismo Elkartea) laguntza jasotzen du. Edurne Zudaire bere amak azaldu digu bere haurrarekin komunikatzen eta jolasten erakutsi diotela Gautenan, batik bat, pazientzia izaten eta haurrari atentzioa jartzen. Eskolak eta inguruneak ere berebiziko garrantzia dutela azaldu digu eta gurasoei zuzendu dien mezua hauxe: “gogorra eta intentsoa da eta zaintzaileek ere zaindu behar dute euren burua, haurrarekin ahalik eta hoberen egoteko”.