Autismoa duten haurren errealitatera gerturatu gara gaur. Horretarako gurekin izan da Inge Lazkoz Gautenako psikologoa. Gautena, Gipuzkoa mailako elkartea da, autismoa duten haurrei eta euren gurasoei laguntza eskaintzen diena. Diagnostiko egokia egiteko talde talde espezializatua dute, mediku psikiatra bat eta sei psikologo. 2-3 urterekin identifikatu ohi dute autismoa eta bakoitzaren diagnostikotik abiatuta, dituen indargune eta ahulguneen arabera, laguntza programa indibiduala jasotzen dute haurrek.