Bart gauean 7 lagun atxilotu zituzten Bartzelonan joan den urriaren 12an Espainiako Erregearen argazkia erretzea leporatuta. Bestale, goizean goiz, mossoz  inguratuta ernatu da Can Vies Sants auzoko etxe autogestionatuta. Bertan zegoen Lander bilbotarra, bertze bi euskaldunekin batera. Luze joan da miaketa baina apenas izan dute aukera ezer ikusteko. Mossoek gauza asko eraman dutela kontatu digu, denetarik, atxiloketarekin lotura zuzena ez zutenak aunitz.