la fotoIndartsu dator Donostia aldeko musika taldea estudioko bere hirugarren lanarekin. Estudioko hirugarren lana bai, baina autoekoitzitako lehena da taldearentzat, sortu berri duten Mirentxu Records zigiluaren bidez. 12 pilula edo kantu bildu dituzte Ibuprofeno lanean eta larunbat honetan, otsailaren 1ean, ekingo diote disko berria zuzenean aurkezteari. Donostiako Dokan izango da kontzertua larunbatean eta horren ondotik hasiko dute gira. Erritmo jostari eta dantzagarriz beteta datoz oraingoan ere!