Asteleheneroko gisara, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Ruben Sanchezek egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Ekhi Erremundegiri egin diogu, eta larunbatean Miarritzen aurkeztutako ehkz.eu atariaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da eta atzerritarrek jasaten duten genero indarkeriaz hitz egin digu. Gero, garapenzalekeriaren kronika Julio Villanuevak egin digu. Amaitzeko, Auzolan elkarteko Jasone Mitxeltorenak bat egin du gurekin, eta autogestioaz zein eredu aldaketaren beharraz aritu zaigu.