Barrenak mugitu zitzaizkigun Imanol Epeldek minbiziaz zendu berri den bere ama Manoliri idatzitako poemak irakurtzean. www.27zapata.com bere blogean topa ditzakezue guztiak. 2013ko azaroaren 27an zendu zen Manoli. Lehen poema azaroaren 9an idatzi zion, azkena berriz, abenduaren 8an, ama hil eta hamabi egunetara. Heriotzari aurrez aurre begiratzeko ariketa eredugarria iruditu zitzaigun eta hemen dituzue guztiak entzungai Imanol berak errezitatuak. Besarkada bat Imanol zuri eta sendi guztiari.