Euskalerria Irratiko ordezkariak Nafarroako Parlamentuan izan dira gaur eta UPNren gobernuak Espainiako Auzitegi Gorenak urte hasieran kaleratu zuen epaia bete dezala eskatu dute. Auzitegiak dio Nafarroan irrati frekuentziak banatzeko lehiaketan 1998. urtera egin behar dela atzera. Orduko lehiaketan, lehen fasean, Euskalerria Irratia izan zen puntuaketarik onena jaso zuena. Juan Kruz Lakasta irratiko kazetariarekin izan gara auzi honen ingurukoak aztertzen.