Gaur, otsailak 4, minbiziaren aurkako nazioarteko egunean gaixotasun honi aurre egin dioten bi emakume politikarirekin hitz egin dugu, Madrilgo Kongresuan Geroa Baiko diputatu den Uxue Barkosekin eta Nafarroako legebiltzarkide den Bilduko Aitziber Sarasolarekin. Minbiziari ikuspegi pertsonaletik nahiz sozialetik begira jarri gara eurekin, besteak beste, osasun publikoko murrizketek gaixotasunaren tratamenduan duten eraginaz galdetu diegu.