Euskal Herria astindu du Arkaitz Bellon euskal presoaren heriotzak. Kolpe gogorra, handia dudarik gabe Cadizen Puertoko espetxean Elorrioko gaztearekin izan diren presoentzat. Arkaitzen ondoko ziegan izan da atzorarte Gasteizko Jokin Zerain presoa. Bere bikote Lexurirekin hitz egin dugu.