Berezia izan da gaurko Zebrabidea, estudiotik irten eta Iruñeko Katakrak gunera etorri gara. Guneak berak atzetik duen historiaz hitz egin dugu, lehenik eta behin; Nerea eta Fernanekin, eta Katakrakeko eraikina egokitzeko auzolanean parte hartu duten Olaia eta Irantzurekin, ondoren. Santi Leone, Aitor Txarterina eta Alberto Barandiaranekin ere hitz egin dugu, eta baita Kalekaldeko Amaia eta Iruñeko mugimendu feministako Begoñarekin ere. Amaitzeko, Katakrakeko sukaldean buru-belarri dabiltzan Maitane eta Xabirekin hitz egin dugu. Horrez gain, saioa girotzeko lagun aparta izan dugu, Joseba Irazokik zuzeneko kantak jo baititu.