Parot doktrina aplikatu eta 29 urte espetxean egin ostean urtarrilaren 14an geratu zen aske Xabier Uriz Murgoitio arrasatearra, Puerto II espetxea atzean utzita. Haserre agertu da Arkaitz Bellonen heriotza aurkezteko Espetxe Zuzendaritzak erabili dituen arrazoiekin, arrazoi naturalekin. Eta herriari mobilizatzen jarraitzeko eskatu dio “behingoz politika honekin amaitzeko”.