Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Xarlo Etxezaharretak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herri bozez zein Europako Parlamenturako hauteskundeez egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Lohizune Amatriari egin diogu, eta Aezkoako Gazte Asanbladak otsailaren 12tik 15era antolatu duen torturaren aurkako asteaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxeak egin digu hipotekek kaltetutako kasuen errepasoa. Gero, garapenzalekeriaren kronika Beak egin digu, Gaintzurisketa eta Gamonal hizpide hartuz. Amaitzeko, Koop57 kooperatibako Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta lan ereduaren aldaketaz aritu zaigu.