IEHko Ikastolek bizi duten egoeraren aurrean eta Seaska Parisi irtenbide eske dabilenean, poliziak 3 lagun deklaratzera deitu ditu, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria tartean. Otsailaren 1ean protesta burutu zuen Seaskak Baionako suprefeturaren aurrean, Ikastolek lege propioa behar dutela aldarrikatuz. Hainbat arrautz bota zituzten Frantziako gobernuaren egoitzara eta horren harira deitu dituzte deklaratzera 3 lagunak datorren ostiral eta astelehenean. Paxkal Indorekin izan gara, azken gertaera hau baloratzearekin batera, Ipar Euskal Herriko Ikastolen egoeraz mintzatu gara berarekin.