Mikel Laboa gogoan, ‘Zazpi aldiz elur’ ikuskizuna estreinatuko du Tanttaka konpainiak gaur Gasteizen. Gaur eta bihar Gasteizko Principal antzokian izango dira emanaldiak 20:00etan; larunbat eta igandean Donostiako Antzoki Zaharrean; eta gero herriz herriko ibilbideari ekingo diote. Mireia Gabilondo eta Iñaki Ricarte aktoreak, Maria Berasarte abeslaria eta Angel Unzu eta Iñaki Salvador musikariak ikusiko ditugu taula gainean. Zuzendari lanetan dabilen Mireia Gabilondorekin hitz egin dugu.