Nafarroako Ogasun zuzendari Idoia Nievesek bere dimisioa eman eta Lourdes Goicoechea kontseilariari prebarikazioa egotzi ostean Kontuz-eko kide Patxi Urrutiarekin hitz egin dugu. Nafarroan gertatzen ari dena sinesgaitza dela esan digu eta honen aurrean dei egin die herritar guztiei “gardentasuna eska dezaten arlo guztietan”. PSNrekin mesfidantza agertu du, “gauza bat esan eta bestea egiten duelako”, horregatik dagoela UPN gobernuan gaineratuz.