Frankismo garaitik hona atxilotu dituzten herritarren tortura testigantzak batu ditu Oñatiko Euskal Memoria taldeak, Barruko Arrastuak dokumentalean. Garai ezberdinetan eta indar polizial ezberdinen eskutik bizitakoak biltzen ditu lanak. Lehen pertsonan, torturak barruan utzi dien arrastoaz mintzo dira herritarrak.