Torturaren aurkako egunean, Gaistezko Legebiltzarreko osoko bilkurara eraman du gaia EH Bilduk. Gaur bozkatuko da koalizio soberanistaren legez besteko proposamena eta horren harira, Julen Arzuaga parlamentaria elkarrizketatu dugu Kalegorrian. Bozketa izan aurretik hitz egin dugu Arzuagarekin eta berak esan digunez, atzo arratsaldean testu bat adostu zuten PSErekin. Julen Arzuagak zehaztu duenez baina, “PSEk torturaren kontrako adierazpena babestu behar zuen, baina azken unean atzera bota da”.