Torturaren praktika gertutik ezagutu du Mati Iturralde medikuak. Torturak jasandako hainbat euskal herritar artatu ditu azken urteetan. Tortura metodo eta eredu desberdinak erabili izanagatik guztiek helburu berdina dutela adierazi digu, “pertsona deuseztea”. Mediku forenseen hitzak duten garrantziaz ere mintzatu da, “konfidantzazko medikuen txostenak normalki artxibatu egiten dira”.