Bihar, hilak 15, Frantziako Justizia ministro Christiane Taubira Baionan izango da “Zer justizia biharko ?” gaia duen herritar bilkura batean parte hartzeko eta bisita horren harira, Etxerat elkarteak protesta deitu du biharko. Manifestazioa, arratsaldeko 15:30tan Euskaldunen plazatik abiatuko da. Mobilizazioaren atarian, Emilie Martin, ipar Euskal Herriko Herrira mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu gaur Kalegorrian.