Gaur goizean Ertzaintzak Bilboko Erribera 13 eraikin okupatua hustu du. Iragan uztailean gazte talde batek Bilboko Alde Zaharrean okupatu zuen eraikina da Erribera 13 eta etxebizitza arazoari aurre egin asmoz okupatu zuten. “Prezio itzelek, hipoteka eta alokairu ordainezinek” bilbotarrak etxerik gabe geratzera kondenatzen dituztela adierazi zuten eraikina okupatu zutenean. Gaur ordea, ertzaintzak duela hilabete batzuk abiaturiko proiektu autogesitonatua zapuztu eta eraikina hustu du. Gertatutakoaren kronika egin du Kalegorrian saioan Lander Arretxeak, Argia-ko kazetariak. Desalojoa salatzeko manifestazioa deitu dute gaur arratsalderako. 19:00etan abiatuko da protesta Unamuno plazatik.