Lurdes Goikoetxea ekonomia sailburuak bere aurka ogasun zuzendari ohiak eginiko salaketen galderei erantzun die ikerketa batzordean. Oso urduri eta ahul ikusi du Bakartxo Ruiz Bilduko parlamentariak. Agerraldi hauek Nafar gobernuaren ahuldade politikoa agerian uzten dutela adierazi digu, eta soluzio bakarra ikusten dio Ruizek egoerari: Hauteskundeak deitzea. Nafarroako aferaz gain, NEBk iragarritakoa eta asteburuan Espainiako entzutegi nazionalean deklaratu behar izana lotsagarria dela adierazi digu Bilduko kideak.