Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Gabirel Ezkurdiak Urkainako istiluez egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Arturo Villanuevari egin diogu, eta abian jarri duten ‘Partizan bidaiak’ egitasmoaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxeak egin digu hipotekek kaltetutako kasuen errepasoa. Gero, garapenzalekeriaren kronika Mikel Oterok egin digu, errausketa eta frackinga hizpide hartuz. Amaitzeko, Koop57 kooperatibako Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta Bartzelonara egindako bidaiaz aritu zaigu.