Ostegun gizen eguna gaur, eguerdiko 12etan lehertu da festa Tolosan, martxoaren 4 arte, astearte arte iraungo duena. Hainbat berrikuntza izango ditu aurtengo hitzorduak, besteak beste, korporazio parekidea, zezen plazara txarangekin sartzeko kopuru mugatua edota azken egunean sardina erretzea. Baina bereziki, Tolosako iñauteriei berrikuntza ematen dietenak herritarrak eta euren ideiak direla adierazi digu Igor Ezenarro Tolosako udaleko kultura zinegotziak. Kanpotik doazenentzat oharra ere eman digu: igande, astelehen eta asteartean mozorrotzen da Tolosan.