Bake Foruma ospatuko da bihar Baionako unibertsitatean. Foro Sozialaren gomendioak aztertzea izango da helburu nagusia, bereziki, prozesuan jendartearen parte hartzea indartzeko moduak aztertzea. Nazioarteko lagun ezagun ugari izango da Baionako hitzorduan, besteak beste: Nazioarteko Harremanetarako Taldeko buru Brian Currin eta Aaro Sunio Ipar Irlandako armagabetze batzordeko arduraduna.Bake Bideako Peio Dufaurekin solastu dugu gaur.