Nazioarteko gaietan adituak Ukrainako egoera okerraren inguruko klabeak aipatu ditu. Alderdiko buruen interes oligarkikoak eta ustekeria eta nazioarteko interesak bereziki. Nahiz eta egunetik egunera horrelakoetan egoera aldatzen joaten den, ez du uste bide armatua hartuko duenik gatazkak, Errusiaren beraren interesak ere kaltetuak aterako liratekeelako. Halaber, alderdien arteko zatiketa nabarmenak gainditzeko lan eskerga egin beharko da.