Astelehenero egin ohi dugun gisa, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Amaia Nausiak Dolores Ibarruri ‘La Pasionaria’-ri buruz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Lander Gonzalez Martxoak3-ko kideari egin diogu, eta Gasteizko sarraskiaren 38. urtemugaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da eta etorkinen aurkako sarekadez hitz egin digu. Ondoren, garapenzalekeriaren kronika egiteko Julio Villanuevak bat egin du gurekin. Amaitzeko, ekonomia justuagoaren aldeko tartean Auzolan kooperatibako Jasone Mitxeltorenarekin egon gara.