Gaurko egunean ez ditugu alde batera utzi izan nahi ez Bilbon #troikagohome lelopean egindako protestak ezta Gasteizeko #martxoak3 urteurren iluna ere. Horregatik, Tasio Erkizia izan dugu gurean, kalean izan da Bilbon, eta Gasteizen 76an bizitutakoa ederki gogoratzen du. Euskal jendarteak FMIaren goi bilerari emandako erantzuna oso positibotzat jo du, ez ordea EAJrena. Haren arabera, bertze behin ere, ikusi delako Madrilen menpe egiten duela politika EAJk, eta langileen eskubideak baino multinazionalenak babesten dituela. Elkartu eta mobilizatu zein kalera ateratzeko beharra nabarmendu du, langileen eskubideak galtzen ari direlako. Martxoaren 3ko urteurrenaz ere solasu dugu Erkiziarekin, garaiako langileriaren indarra eta borrokarako griña oroitarazi dizkigu. [Argazkia: Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS]