Floren Aoizekin hitz egin dugu gaur Gakoa saioan. 35/02 sumarioaz gain Nafarroako krisi politikoaren inguruan ere galdegin diogu. PSNren  aurrekariak  larriak direla aitortu digu, eta zaila dela erraten zehazki zer den gertatuko dena. Hori bai, Floren Aiozek argi du aukerak ez direla soilik bi, jokalekua zabalagoa dela.