Azken txanpa da 35/02 makrosumarioa. Gaur fiskaltzaren ondorioen txanda izan da. Karmelo Landa auziperatuak esan digunez, nahiz eta zigor eskaerak apaldu, oraindik frogatu gabeko ekintza politikoengatik espetxe zigorrak eskatu ditu. “2002an hasi zen sumarioa, baina 2002ra arte HB organizazio legala zen, orduan HBko partaide izateagatik nola epaituko gaituzte ba?” esan du Landak. Gaurko ondorioetan ez du fiskalak inputazio zehatzik egin pertsonen aurka. Hilaren 12an amaituko da epaiketa eta azken alegatua Euskal Herritarrekin egin nahi dute: behingoz horrelako epaiketa politiko eta oztopo penalak bazter batera utzi, eta elkarbizitzara urratsak emateko. [Argazkia: J. DANAE/ARGAZKI PRESS]