Gaur eguerdian, Bilboko Zirika herri-gunean “Inoiz gehiago ez!” plataforma aurkeztu dute. Muturreko eskuina Europa mailan  hartzen ari den indarragatik kezkatuta,  Euskal Herriko gizarte mugimenduetako, sindikatuetako, gazte erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkari desberdinek “Inoiz gehiago ez!” plataformaerekin bat egiten dutela jakinarazi dute gaurko agerraldiaren bidez. Guk, aipatu plataforma anti-faxistako Rikardo Otxoarekin hitz egin dugu Kalegorrian.