Guardia Zibilak Asier Gonzalez Sareasu santutxuarra atxilotu zuen atzo Bilbon, haren etxean, goizaldeko ordubietan. Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioaren arabera, ETAri laguntzea leporatuta atzeman zuten. Arratsaldean, ostera, inkomunikazio erregimena kendu zioten, eta gaur bertan deklaratuko du Guardia Zibilaren aurrean, abokatuaren laguntzarekin. Bere egoeraz galdetu diogu Ane Ituño abokatuari eta hainbat xehetasun eman dizkigu.