Donezteben egitekoak ziren bertso saioaren harira sortu den polemikaz aritu gara Jon Maia bertsolariarekin. Iñaki Rekarte preso politiko ohia, Langraitz bidea hartutakoa eta ondorioz egindakoaz damutu, barkamena eskatu eta espetxetik atera zenak taberna du Doneztebe herrian. Bigarren bat, Rekarteren lagun bat, Amets Arzallus eta Jon Maiarekin jarri zen harremanetan taberna horretan bertso saioa eskaini zezatela proposatuz baina bertsolariek informazio falta argudiatuta azkenean bertan behera geratu zen. Ondotik, arrazoi politikoak argudiatuta, Iñaki Rekarte berak bi bertsolarien aurkako adierazpenak egin ditu hainbat hedabideetan, bereziki, El Paisen eta ondorioak ere ekarri ditu honek. Besteak beste, Donostia 2016 ekimenean aholkulari lanetan dabilen Jon Maiaren dimisioa eskatu dute PSEk eta PPk. Jon Maia berari eskatu diogu iritzia.