Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan Azpeitiako bi pertsonaia ekarri ditugu irratsaiora. Bata Jon, Gerrarte Kids fanzinearen erredaktorea, bere fanzineko zenbaki berria aurkezteaz gain inguruko beste fantzine batzuk komentatu dizkigu. Bestea Andoni, Teletetxo records zigiluko arduradun ohia eta berriki Basarriko Oilaskue Labien taldeko baxularia. Bien artean, azpeitia eta inguruetako mugimenduaren berri eman digute, dagokion musikaz girotuta. Beti bezala berri, kronika eta agenda bete beteak ere izan ditugu.