Sagardotegi denboraldi betean sartuta gauden honetan hara begira jarri gara gaur. Sagardotegietara jo dugu baina sagardotegietako ardura duten belaunaldi gazteen begiradatik so eginez sagardotegiei. Astigarragako Zapiain sagardotegiko Egoitz Zapiainekin eta Hernaniko Zelaia sagardotegiko Oihana Gaincerainekin hitz egin dugu. Gazteak biak baina gazte izanagatik sagardotegiko ardura hartu dutenak.