Gaurkoan Ipar Koreari buruz hizketan hasiko dugu saioa. Joan den igandean izan dira hauteskundeak bertan. Nolakoa da hauteskunde sistema honelako lurralde batea n? Horixe galdetuko diogu, besteak beste, Ipar Korearen atzerrirako delegatu berezia den Alejandro Cao de Benosi. Horrez gain, lurraldeak bizi duen hazkunde ekonomikoaz ere jardungo dugu, eta baita iparraldearen eta hegoaldearen arteko harremanei buruz ere.

Saioaren bigarren zatian Krimea eta Ukraina izango ditugu hizketagai. Krimeako parlamentuak alde bakarreko independentzia onartu ondoren, igande honetan dira krimearrak Errusiarekin bat egin ala ez erabakitzeko erreferenduma egitekoak. Honen inplikazioak, eta orokorrean lurraldean gertatzen ari denari buruzko bere ideiak azalduko dizkigu Txente Rekondo, nazioarteko gaien analistak.